LEGE OHARRA

ERABILERA BALDINTZA OROKORRAK

SARRERA

Honako dokumentu honek Jone Orobiok interneten eskaintzen duen WEB hau erabiltzeko Baldintza Orokorrak ezartzen ditu.

WEB honetarako sarbidea baldintzatua dago; edozein erabiltzailek klausula hauetan dauden termino, jakinarazpen, ohartarazpen eta gainerako legezko abisuak aurrez irakurri eta onartu behar ditu. WEB honetan sartzea doanekoa da eta ez dago aurrez izenik eman edo erregistratu beharrik.

Egon litezkeen beste webgune batzuetarako konexioak Baldintza Orokor hauen eta webgune horiek eskatzen dituzten baldintza espezifikoen mende daude. Baimendutakoa ez den bestelako edozein erabilera berariaz debekatuta dago.

WEB HONEN TITULARRAREN IDENTITATEA

Hona hemen WEB honen arduraduna identifikatzeko datuak:

  • Titularra: Jone Orobio
  • E-posta: joneorobio@gmail.com (Edo dagokion helbide berria)

ZERBITZU EMAILEAREN ESKUBIDE ETA BETEBEHARRAK

  1. Zerbitzu hornidura: Zerbitzu hornitzaile gisan, Jone Orobio derrigortua dago zerbitzuak ematera, jakinarazpenen sekretua bermatzera eta erreklamazioei erantzutera. WEB honek ez ditu bisitarien datu pertsonalak jasotzen, erabiltzaileak borondatez ematen dituenean izan ezik.
  2. Aldaketak: Jone Orobiok gaitasuna du, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi barik, WEBean, konfigurazioan nahiz aurkezpenean aldaketak edo eguneratzeak egiteko.
  3. Erantzukizun mugatua: Bai WEBerako sarbidea bai informazioari eman dakiokeen erabilera erabiltzailearen erantzukizun esklusiboa da. Jonek ez du bere gain hartuko informazioaren erabilpenetik etor litezkeen kalteen ardura.

ERABILTZAILEAREN ESKUBIDE ETA BETEBEHARRAK

  • Erabilera zilegia: Uneoro, WEB honetako zerbitzuen erabilera zilegia egin behar da, indarreko legeriari jarraituz eta Joneren jabetza intelektualaren eskubideak errespetatuz.
  • Segurtasuna: Erabiltzaileak ez du edukiei kalterik egingo, ez du funtzionamendua oztopatuko eta ez du birusik edo elementu kaltegarririk transferituko.

BERMEEN ETA ERANTZUKIZUNAREN ESKLUSIOA

  1. Eskuragarritasuna: Jonek ez du bermatzen Webgunearen funtzionamenduaren jarraitutasuna, nahiz eta ahalegin onenak egingo dituen zerbitzuari eusteko.
  2. Pribatutasuna: Jonek beharrezko segurtasun neurri teknikoak ezarri ditu datuen konfidentzialtasuna bermatzeko.
  3. Birusak: Segurtasun neurriak egon arren, Jonek ez du kontrolatzen ez bermatzen sistemetan alterazioak eragin ditzakeen elementurik (birusak, adibidez) egongo ez denik.
  4. Erroreak: Jonek ez du bermatzen edukian errorerik egongo ez denik, nahiz eta horiek saihesteko lanean diharduen.

JABETZA INTELEKTUALA

WEB honen eta bertan dauden elementuen gaineko jabetza intelektualaren eskubideak Joneren titulartasuna dute. Diseinuak, irudiak, logotipoak eta kodeak Joneren jabetzakoak dira, eta haien ustiapen eskubideak berari dagozkio esklusiboki.

  • Erabilpen pertsonalerako soilik baimentzen da bistaratzea.
  • Debekatuta dago edukia kopiatzea, aldatzea edo saltzea Joneren baimenik gabe.
  • Jonek zaindu egingo du edukiak erasokorrak, xenofoboak edo diskriminatzaileak izan ez daitezen.

ESTEKAK EDO LOTURAK

Joneren aurretiazko baimen barik ezingo da beste WEBetatik Atarirako estekarik ezarri (administrazio publikoa edo lotutako erakundeak salbu). Jonek ez du beste webgune batzuen edukiaren gaineko kontrolik edo erantzukizunik.

COOKIES POLITIKA

Jonek cookiak erabiltzen ditu nabigazioa pertsonalizatzeko eta bisita-kopurua neurtzeko. Cookiak erabiltzailearen disko gogorrean gordetzen dira baina ez dira inbaditzaileak. Nabigatzailearen bidez desaktiba daitezke.

LEGE APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA

Baldintza hauek eta erabiltzailearen eta Joneren arteko edozein harreman espainiar legeriari jarraituko diote. Edozein auzitarako, bi alderdiak Bilboko (Bizkaia) Epaitegi eta Auzitegien mende jartzen dira.